2018-07-10 13:14

Egunotan ezker abertzaleko militanteak ari dira epaitzen Entzutegi Nazionalean, Euskal Herri libre eta sozialistaren aldeko borrokalariak. Kale-borrokarekin lotutako akusazioak egozten zaizkien, eta torturapean lortutako lekukotzak dira euren kontrako froga bakarra.

Euren artean dago Jotas gure lankidea, LABen egon zena eta Tafalla euskaldunago eta solidarioagoaren alde borroka aritutakoa, langileriaren borroka eta Tafallako gazteriaren errebeldia babestuz.

Hori dela eta, asteazkenean, uztailaren 11an, kontzentrazioa egingo dugu 19:30ean Tafallako Nafarroa Plazan, Jotas eta bere familia babesteko
.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.