2018-02-14 10:42

Basauriko Edesako langileek elkarretaratze bat egin dute gaur, lantegiaren aurrean; arrazoia, termoen plantako makinariaren balizko erosle batzuen bisita aste honetan bertan. Balizko erosle hauen helburua produkzioa Basauritik ateratzea litzateke. Langileek ulertzen dute jarduerarekin jarraitzeko ahaleginak egin behar direla, eta Catak ezin badu egin, beste batzuei erraztu beharko litzaiekeela hori egitea. Enpresak, administratzaile konkurtsalak, instituzioek eta Fagor S. Coop-ek inplikatu beharko lukete honetan. Langileak prest daude norantza horretan egon daitezkeen konponbideetara iristeko, baina ez dute aurkako norantzan doan ezer onartuko; hau da, desmantelatu, likidezia lortu eta langileen kaleratzea gauzatu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.