2018-02-21 13:32

Joan den otsailaren 15ean, EDE taldeak ST3 elkartearekin lehenbailehen eta ahalik eta erarik traumatiko eta definitiboan amaitzeko asmoen aurrean, ST3ko langileek eurek asanblada bat egin zuten. Greba mugagabea egitea erabaki zuten bertan, gaurtik abiatuta. Hala, elkarretaratze bat egin dute egoitzaren aurrean, bizi duten egoera jasanezina salatzeko: zenbait hilabete daramatzate kobratu gabe eta lanean jarraitu dute euren lanpostuekin zer gertatuko zen jakin gabe. Orain, otsailaren 12ko jakinarazpenaren ondoren, jakin dute EDE Taldeko arduradunek eskatu dutela ST3 likidatzea eta bertako langileen kontratuak amaitzea.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.