2018-02-13 11:50

Aurreko astean, hurrengo 4 urtetarako Estatistika Plana aurkeztu zen, horrekin batera, Gobernuak aurkeztu duen Lan Postuen Zerrendari alegazioak egiteko epea bukatu zen. Bi gertaera hauek EUSTATeko langileentzat oso garrantzitsuak izan dira, batetik, gobernuak egindako lanpostuen zerrendarekin lan prekarioa betikotu nahi dutelako, eta bestetik iragarri zituzten ikerketa lan guztietatik, %80 pribatizatuko dutelakoan gaudelako. EUSTATeko langileek, gehienak emakumeak, 30 urte daramate euren egoera salatzen, eurentzat lanik ez dagoela esaten diete eta enpresa pribatuak kontratatzen dituzte langileak langabezian uzten dituzten bitartean. Hori da Eusko Jaurlaritzak martxan jarri nahi duen enplegu plana, prekarizazioan eta pribatizazioan oinarrituta. Hau guztiari buruz hitz egiteko, Eustat eta Eusko Jaurlaritzako LABeko delegatuek agerraldi bat egin dute gaur Bilbon.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.