2018-03-06 17:22
Martxoaren 2an emandako agerraldiaren bidez, LAB sindikatuak jakitera eman zuen Sukalde eta Garbitzaile, Heziketa Berezia eta Haurreskolak Partzuergoko kolektiboetan hurrengo martxoaren 14rako eta 15erako, zein aste santuko oporraldien ostean iragarrita zeuden greba eta mobilizazio dinamika guztiak etengo zituela. Ohar honen bidez, LAB erabaki horretan berresten da, hilabeteetako mobilizazio eta konfrontazio dinamika bere emaitzak ematen hasi delako. Guzti hau langileen borrokari, elkarlanari eta mobilizazioek izandako oihartzunari esker izan da. 
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.