2018-06-10 12:30

Gure Esku Dago dinamikaren giza kateak Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotu ditu gaur, “Eman eskua etorkiZUnari” leloarekin, milaka eta milaka herritarren ekarpenarekin. LAB sindikatuak bat egin du deialdiarekin, eta sindikatuko ordezkaritza zabal batek hartu du parte; Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak, esaterako, Donostian izan da. "Langile bezala, ezinbestekoa da erabakitzekoi eskubidean sakontzea eta burujabetza eskuratzea. Hemen lan egiten dugu, hemen bizi gara; hortaz, hemen erabaki nahi ditugu lan harremanak, babes soziala, pentsioak eta sistema matxista honi aurre egingo dion sistema parekidea. Milaka arrazoi ditugulako hemen gaude gauy" adierazi du.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.