2018-02-16 07:36

Atzo Eibarko El Corte Inglés denda aurrean elkarretaratzea egin genuen zuzendaritzak azken hilabeteotan bertako langileekiko duen jarrera salatzeko. Azken gertakaria oso larria izan da, bertako langile batek umeen zaintzagatiko eszedentzia hartu eta behin baimenaz gozatu ondoren lanera itzultzeko eskaera egin ostean, zuzendaritzak kaleratze disziplinario baten bitartez (inolako indemnizaziorik gabe) langilea kaleratu egin du. LAB sindikatuak salaketa jarri du epaitegian, enpresak despidoa bertan behera utz zezan baina enpresak ez du despidoa atzera bota.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.