2018-02-01 16:02

Gaur, 41 urteko garraiolari bat eta 31 urteko autobus gidari bat hil dira Galdakaon, lan istripu baten ondorioz, gidatzen zuten kamioia eta autobusa aurrez aurre talka egin ondoren. LAB sindikatutik dei egiten dugu Bizkaibus-Pesa Lur-eko enpresa komiteak biharko, otsailaren 2rako, 10.30erako, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean (Bilboko Gran Via, 25) deitutako elkarretaratzean parte hartzeko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.