2018-02-21 10:09

LABek elkarretaratze bat egin du gaur, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Bilbon, “Gure lanak balioa du, 7680 euro gutxiago. Emakumeok planto!” leloarekin. Hain zuzen ere, mobilizazio hau Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Lan Departamentuak emakume eta gizonen arteko soldata arrakalari buruz hitz egiteko deitutako bilera egin bitartean gauzatu dugu. Bileran, LABeko bi kide izan dira, Batzorde Exekutiboko Arantxa Vazquez tartean, eta Gasteizko Legebiltzarrak egindako legez besteko proposamenaren inguruko irakurketa eta soldata arrakalari aurre egiteko neurriak proposatu ditugu. Confebaskek eta EAJk, berriz, ez dute ezer proposatu. Are eta gehiago, patronalak esan du soldata arrakalaren arazoa ez dela bere erantzukizuna, eta ez duela diskriminaziorik ikusten; EAJk, bere aldetik, patronala ez duela interpelatuko adierazi du. Martxoaren 12rako deitu dute hurrengo bilera, eta LABek egunotan baloratuko du bertara joan ala ez.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.