2018-02-01 10:29

LAB, ELA, ESK, CGT eta CNT sindikatuok egun osoko greba egin dugu gaur Bizkaiko bulego eta langelen hitzarmenak eragiten dien sektoreetan. Hitzarmenaren negoziazioari bultzada emateko helburuarekin deitu dugu mobilizaziora, eta hainbat ekimen gauzatu ditugu goizean goizetik. Bilboko Arriaga plazatik eguerdian abiatutako manifestazioa izan da mobilizazio nagusia, baina, aurretik, pikete informatiboak, Zabalburutik manifestazioa eta auto karabana bat egin dituzte, besteak beste; azken hau Zamudioko Parke Teknologikotik abiatuta.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.