2018-07-11 11:09

Uztailaren 2tik greba-mugagabean zeuden Azkoitiako SAMMIC enpresan akordioa lortu zuten atzo eta gaur, lanera bueltatu dira. Lau urteko akordioa lortu dute, 2018 eta 2021 bitartekoa, eta inaplikazio klausulaz gain, 18 hilabeteko ultraktibitatea. Hau da, iraunaldia amaituta ere, beste 18 hilabetean bermatuta izango dituzte baldintzak. Horrez gain, soldaten igoera eta bi sailetako kategorien soldatak ekiparatzea ere lortu da. Borroka luzea izan da, baina, merezi izan duela garbi dute.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.