2018-07-11 14:27

Udan zehar Bizkaiko Bulego eta Langeletako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute, ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuen babesarekin. Hitzarmen duina eskatzen dute sektorerako, eta euren lan baldintzak okertu nahi dituztenak salatu nahi dituzte.

Gaur, kontzentrazioa egin dute Lantikeko egoitzaren aurrean eta bertatik, manifestazioa egingo dute EITBren egoitzaraino, Lekuona Margolaria, Sabino Arana, Montevido, Gurtubuy eta Basurtuko Kaputxinoen kaleetan zehar.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.