2018-07-20 16:12

Hitzarmenaren duinaren aldeko borrokan murgilduta daude Bizkaiko Bulego eta Langeletako langileak. Bizkaiko Batzar Nagusietako Enplegu, Inklusio sozial eta Berdintasuneko Batzordeak, joan den asteartean, uztailaren 17an arauz besteko proposamen bat izan zuen eztabaidagai, Foru Aldundiak Bulego eta Langeletako sektoreko langileen aldarrikapenak babes ditzan, CEBEKi dei egin diezaion eztabaida prozesua zabaltzeko eta bere konpetentzia eremutik lan egin dezan lan-baldintzak hobetzean. Proposamena baztertua izan zen EAJ. PSE eta PPren botoekin. Bestalde, datorren ostiralean Euskal encounter-era eramango dute euren protesta.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.