2018-07-04 20:52


Azken egunetan Euskal Herrian, eta bereziki Bilbon, migrante eta errefuxiatuak bizitzen ari diren egoera guztiz onartezina da. Azkeneko aste honetan, migrante eta errefuxiatu taldeak iristen ari dira eta euskal erakunde publikoen inplikazioa eta sostengua ez da nahikoa izaten ari. Beraz, kolapsoz hitz egiten dugunean, ez da bereziki migrante eta errefuxiatu asko iritsi direlako, baizik eta jarri diren neurri eta baliabideak oso urriak izan direlako eta izaten ari direlako. LABek egoera hau irmoki salatu nahi du eta dei egiten diegu langile guztiei Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak deituriko elkarretaratze, mobilizazio eta elkartasun ekimenetan parte hartzeko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.