ARGIA.eus

2018ko ekainaren 23a
Kazetaritza independentea, txikitik eragiten.

Plaza!

SORTU KONTUA
Euskal erakunde internazionalista bat da
2018-06-13 12:07

Iragan ekainaren 9an, Jerusalemen, Argentinako eta Israelgo futbol selekzioen arteko lagun arteko partida zen jokatzekoa. Azkenik, erregimen sionistarentzat propaganda ekitaldi entzutetsua izan behar zuena ezer ezean geratu zen, talde argentinarreko jokalariek uko egin ziotelako norgehiagokan parte hartzeari. Israelgo erregimenak boikot mugimenduaren mehatxu terroristen itzala ikusi nahi izan du ebazpenaren atzean, baina zenbait jokalarik adierazi dute hartu zitekeen erabakirik zuzenena hartu baino ez dutela egin. Jokalari argentinarrak bidaia bertan behera uztera bultzatu dituzten arrazoiak edozein direlarik ere, nazioarteko BDZ mugimenduak garaipentzat hartu du erregimen sionistaren legitimaziorako kirol ikuskizuna zapuztu izana. Afera aztertzeko Fakun Aznarez izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Aznarez Resumen Latinoamericano aldizkariko kidea da. Bere jardunean azaldu du lobby sionistak izugarrizko itzal luzea daukala Agentinan, eta tradizionalki Palestinarekiko edozein elkartasun adierazpen tabu izan dela. Nolanahi ere, munduko futbol selekzio sonatuenetako batek Israelekiko partidari planto egin izanak mahai gainean jarri du Palestinako afera, eta balio izan du ezbaian jartzeko apartheid erregimenaren zilegitasuna, eta Palestinarekiko elkartasun mugimendua aktibatzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.