2018-04-19 12:11

Aste honetako atalean, Uhintifadan, omenaldi xumea egin nahi izan diogu Rim Bannari, gure irratsaioan hainbestetan inspirazio iturria izan den musikari palestinar handiari. Banna iragan martxoaren 24an hil zen, 51 urte zituela, gaixotasunaren aurkako borroka luze baten ondoren. Bere ibilbide pertsonal, artistiko eta politikoan Palestinako okupazioaren aurkako borrokarekiko konpromezu irmoagatik nabarmendu zen Nazareteko musikaria. Eta ibilbide horretan murgildu nahi izan dugu irratiko bi lagunen eskutik. Batetik, Igor Muñoz "Pope" munduko musiketako adituarekin solastu gara. Erro ta Berri irratsaioko kideak Bannaren ibilbide musikalaren errepasoa egin digu, Palestinako ondare musikal tradizionaletik berreskuratutako eta berritutako kantetatik hasita, doinu rokeroagoetara. Bestetik, Jon Aranbururekin mintzatu gara, berak, Biladi Hadi kutur brigadan parte hartu zuelarik, aukera izan baitzuen kantari palestinarra aurrez aurre ezagutu eta harekin Mikel Laboaren bertsio bat grabatzeko. Aranburuk momentu hunkigarri hura ekarri du gogora eta Bannaren jarrera konprometitu irmoa azpimarratu du, Palestinako barrokarekin eta Israelgo erregimenaren artisten aurkako boikot kanpainiarekin.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da