2018-03-22 09:58

Aste honetan hiru hilabete bete dira Israelgo armadak Ahed Tamimi 16 urteko ekintzaile palestinar gaztea atxilotu eta kartzelaratu zuenetik. Nerabea sare sozialetan bideo bat zabaldutakoan atxilotu zuten. Grabaketan Tamimik saplastekoa eman zion soldadu israeldar bati, bere etxeko atarian, egun batzuk lehenago militarrak gaztearen lehengusua tirokatu eta larriki zauritu zuelako. Ez zen lehenbiziko aldia Zisjordaniako Nabi Saleh herriko Tamimi familiako emakumeak nazioarteko iritzi publikora agertzen zirena okupazioaren aukako erresistentzia ekintzengatik; horregatik, zigor eredugarria ezarri nahi izan diote. Hiru hilabete geroago erregimen sionistak ekintzaile gaztearen aurkako epaiketa militarra atzeratzen jarraitzen du, aferaren gaineko nazioarteko arreta mediatikoa hoztu dadin. Aste honetako atalean Tamimi auzia aztertu dugu Manu Pinedaren eskutik. Pineda Unadikum brigadetako ekintzailea da eta tamimitarren lagun pertsonala. Bere jardunean salatu du Israelgo armada berebiziko ankerkeriaz ari del ajokatzen Tamimi familiako kideekin eta Nabi Saleh-ko herritarrekin. Era berean, ohartarazi du zigor kolektiboa ez dela eraginkorra izango, izan ere, palestinarrentzat amore ematea ez da aukera bat.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da