2017-12-16 10:18

Aste honetako atalean gaurkotasunak markatu ditu, ezinbestean, Uhintifadako edukiak. Horregatik, iragan astean Donald Trumpek AEBetako enbaxada Jerusalemera mugiaraziko dueneko iragarpena izan dugu hizpide irratsaioan. Horren harira, Jerusalemeko egoera ulertzen lagunduko dizkiguten gakoak aztertu nahi izan ditugu Eugenio Garcia Gascon kazetariaren eskutik. Garcia Gascon 1991etik bizi da Jerusalemen eta bertatik aritzen da korrespontsal lanetan, besteak beste, Publico egunkarirako. Bere Palestinako kronikak Balagan bloguean argitaratu ohi ditu. Bere jardunean aztertu du mugimendu sionistak historikoki hiri santuaren gainean izan duen interesaren jatorria, eta zein den gaur egun hiriaren estatus legal eta juridikoa nazioarteko legediaren arabera. Azaldu du nola burutu dituen Israelek bere asmo anexionistak 1967tik hona, eta nola gauzatzen ari den Jerusalemeko populazio palestinarren garbiketa etnikoa hamarkada hauetan: kolonia ilegalak hedatuz, trikimailu administratiboen bidez paisaia demografikoa eraldatuz, palestinarren etxeak eta lurrak desjabetuz... Halaber, Estatu Batuetako presidentearen adierazpenak piztu dituen protestaldien berri eman digu, eta gogoeta egin du gertara horiek eragin dezaketen egoeraz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da