2017-12-04 18:53

Aste honetako atalean aurkeztu berri den liburu bat izango dugu hizpide Uhintifadako mikrofonootan: "Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak". Lan horretan itzal handiko hiru hiru euskal kazetarik; Mikel Ayestaranek, Ane Irazabalek, eta Karlos Zurutuzak; 2011 urtean herrialde arabiarrak astindu zituen Udaberri Arabiarraren inguruko gogoeta sakona egin dute. Mugimendu herritar askatzaile hark itxaropen oldarraldia eraman zuen Ekialde Hurbileko eta Afrika iparraldeko herrialde askotara, eta askok pentsatu zuten benetako eraldaketa demokratikoak eragin zitzakeela munduko eskualde hartan. Baina sei urte geroago, eta mendebaldeko eragileen esku-hartzea tarteko, matxinada hura ezerezean geratu zen. Atal honetan, eta Karlos Zurutuzaren eskutik, mugimendu haren inguruko hausnarketa egin dugu. Zurutuza ibilbide luzeko kazetaria da eta eskarmentu handia du herri haietan; besteak beste; Irak, Afganistan, Siria eta Libian. Kolaboratzaile lanetan dihardu zenbait hedabidetan, hala nola, Gara, Al Jazeera, Middle East Eye edota Vicenews-en.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da