2018-05-17 12:27

BILBO. Proiekzioa: "Tout va bien (Dena ongi dabil)". Maiatzaren 24an, osteguna, 19:00etan Zirika! herri gunea (Erronda kalea, 12)
Aurten 50 urte dira 68ko maiatz horretan Europan eta munduko beste hainbat lekutan jendea altxatu zela sistemarekiko desadostasuna aldarrikatzeko.

Hausnarketa sakonak, protestak eta mobilizazio erraldoiak bizi izan ziren persona gehienak asetzen ez zituzten sistema eta bizitza forma bat salatzeko. Debate eta hartu-eman aberats horien harira hamaika ekimen sortu ziren. Egia da, espero zuten baino gutxiago lortu zuten. Dena den, nahiz eta mundua erabat aldatu ez izan, une horretatik Aurrera gauza asko desberdin ikusten ziren.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da