2017-12-08 19:36

Bihar, abenduak 9, erakunde desberdinek deituta herri Maputxearekin elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo da Bilboko Txileko kontsulatuan 13:00etan. Hemen duzue komunikatua:

HERRI MAPUTXEAREN ALDEKO EKIMENA WALLMAPUN DAGOEN EGOERA LARRIAREN AURREAN.

Argentinako administraziopean dagoen Lafken Winkul Mapu komunitate mapuchea , Furilofche (Bariloche) inguruan, ehunka poliziak duela aste bi eginiko sarraldiak, komunitateko pertsonak eta UMEAK atxilotu eta torturatzea ekartzeaz gain, Rafael Nahuel 22 urteko gaztearen hilketa utzi zuen. Rafael, beste batzuekin batera, mendira jo zuen poliziaren biolentzia saihesteko. Egun biren ostean, beste batzuekin batera menditik jaistean, esku hutsik zirela, polizi argentinarrak tiro egin eta beste bi larriki zauritzeaz gain, Rafael Nahuel erail zuten.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da