2017-12-19 13:22

Urtero bezala , kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale direnentzat, hitzordu garrantzitsua dugu Zirika herri gunean (Erronda, 12). Durangoko azokaren ostean, gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argizatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe... Badator bilboko kolektiboen Herri denda!

Baina... Zer da herri denda? Herri denda Azoka bat da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta diska berezienekin gozatzekoa...

Hiru astez (Abenduaren 18tik Urtarrilaren 5era) Zirika!-n (Erronda, 12) aurkituko dituzu, ekinearen ordutageia 11:00/15:00 - 16:00/20:00 izango da. Besteak beste, gerren aurka, palnetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak. Ireki atea eta sartu bilboko Herri mugimenduaren azokara!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da