2018-01-29 16:49

Aste honetako atalean Alkarama elkartea aurkeztu dugu Uhintifadako mikrofonootan. Erakunde sortu berria espainiar estatuko emakume palestinar feminista eta laikoen topagunea da, eta haren helburua diasporako zein Palestinako bertako emakume palestinarrak ikustaraztea da, eta emakume horiek askapenerako borrokan jokatzen duten papera balioestea. Aurkezpen lanetan Jaldia Abubakra izan dugu solaskide gure mikrofonootan. Abubakra Gazan jaiotako ekintzailea da eta gaur egun Madrilen bizi da. Besteak beste, Emakumeak Gazarako Bidean ekimenean parte hartu zuen. Bera da Alkaramako sortzaileetako bat eta bere jardunean mintzatu zaigu emakume palestinarren mugimenduko historia eta gaurkotasunaz, eta kritikatu du mendebaldeko prentsako hedabide hegemonikoek elikatu egiten dutela Israelek bultzatu nahi duen emakume palestinarren irudi estereotipatua.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da