2018-06-29 09:20

Sexu eta genero aniztasuna islatu nahi izan dugu Erriberako paretan, sexu askapenaren nazioarteko egunean, eta bide batez, ongi etorria eman diogu herrian sortu berri den Amalgamak LGTBI taldeari.

Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.