2018-04-15 14:41

Larunbat gauean jendetzak parte hartu zuen manifestazio feministan, gauak eta kaleak guztionak direla aldarrikatzeko. Horren aurretik gure ekarpena paratu genuen Erriberako horman, Marlik eta Blowing Soul taldeek ederki girotuta.

Jarraian Baleikek sareratutako bi bideo:

Kalea Guztiona Dak antolatuta, atzo arratsaldean herriko bi talderen kontzertua izan zen Erribera kalean, Euskal Herri mailan jada ezaguna den hormaren aurrean. Marlikek bluesa eta rocka uztartu zituen; Blowing Soulek, berriz, soula eta funka. Hemen duzue talde bakoitzaren bideo bana.

Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.