2018-02-26 12:48

Martxoaren 8an mundu osoko 150 herrialde baino gehiagotan mugimendu feministek greba antolatu dute. Egun historikoa izango da lehen greba feminista. Bada, Zumaian, grebaren mezu guztiak kaletik zentsuratu ditu, ohi legez, alkateak. Horra gizarte justu baten alde lanean ari direnei egindako ekarpen instituzionala.

Halere, zein alferrikakoa den itsasoari mugak jarri nahi izatea. Gero eta gehiago gara matxismoaren zama gure gorputzetatik, gure etxeetatik, gure taldeetatik, gure kaleetatik, gure gizartetik, ... erauztearen alde lanean ari garenok.

Martxoaren 8an. Kalea Guztiona Dako emakumeok ere planto egingo dugu.

Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.