2018-04-24 11:33

Borreroak baditu milaka aurpegi diskoa atera zutela 25 urte betetzen diren honetan, txosnetako bertsio gauean oholtzara igo zen Negu Gorriakek abesti batzuk jo zituen Erribera kaleko hormaren aurrean. Kalea Guztiona Dako kideok Altsasuko gazteen aldeko murala margotzen genuen bitartean.

 

Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.