2018-04-06 22:15
Kalea Guztiona Da-ko kide askoren laguna, bihotz handikoa eta Zumaiako artistetan artistenetako bat hil zen pasa den astean. Eta gaur, Joxe Mariri gure omenaldi xumea egin nahi izan diogu. Kalean, gustuko zuen lekuan. Eta bere antzera, inoiz umorea galdu gabe. Adiorik ez, Kanta!
Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.