ARGIA.eus

2018ko uztailaren 16a
Kazetaritza independentea, txikitik eragiten.

Plaza!

SORTU KONTUA
Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.
2018-07-12 11:13
Gasteizko Konpost tmusika aldearen bisita izan genuen uztailaren 6an Erriberako paretako 81. murala margotu bitartean. Hona horien kantutxo bat. Biba zuek eta Gasteiz zirikatzailea!
 

Eta bihar, ostirala, The grace of Dyonisusen txanda izango da.
2018-07-11 11:51

Ostiral honetan beste mural-kontzertua antolatu dugu Erriberako paretan. Oraingoan The Grace of Dionysus Zumaiako talde puskak bere 2. disko 'Katharsis' aurkeztuko du 19:30etik aurrera.

Zentsuraren gainetik, herriko sormena kalera.

2018-07-09 10:54

Konpost musika talde gasteiztarrak jo bitartean osatu genuen horma-irudia. Datozen egunetan bideoa sareratuko dugu.

2018-07-04 11:29

Gasteizko lagun batzuen bisita izango dugu ostiralean: Txerra Bolinaga (RIP-en bateria astindu zuena), Bingen Mendizabal (Hertzainak-en bibolina jo zuena), Jon Aranburu Artano (Stockhom S. taldeko gitarjolea) eta Ruben Sanchez Bakaikoa bertsolari saltseroa. Lauren artean Konpost taldea osatu dute eta beren bigarren kontzertua Zumaian egingo dute.

Ez galdu aukera ostiral honetan: 19:30ean... [+]

2018-06-29 09:20

Sexu eta genero aniztasuna islatu nahi izan dugu Erriberako paretan, sexu askapenaren nazioarteko egunean, eta bide batez, ongi etorria eman diogu herrian sortu berri den Amalgamak LGTBI taldeari.

2018-06-28 10:56

Herriko Dj Salda handia bidelagun izango dugu larunbatean Erriberako pareta apaindu bitartean, 20:00etatik aurrera. Horma-irudia eta kontzertua baliatuko ditugu gaztetxearen 10. urteurrenari gure ekarpentxoa egiteko, hori eta gehiago merezi du eta herriko talde eta sortzaile askoren etxea denak.

2018-06-23 10:20

Eki gaueko sutara txar guztiak bota eta egin dantza Espainiako Gobernuko Mozal Lege eta Zumaiako alkatearen Mozal Ordenantzaren sasien gainetik!

 78. murala. 18/06/22

2018-06-12 13:13

Zumaiako mugimendu feministak izendatutako puntu beltzetako bat –estaziorako tunela– kolorez alaitu dute kide feministek Udalaren zentsuraren gainetik.

 

2018-06-03 17:26

Aupa Evaristo!

77. murala Erribera kaleko paretan.

2018-05-16 16:14
Mozal Legea ezarri diote Zumaiako mugimendu feministari emakumeen eskubideak kalera ateratzeagatik M8ko greban. Herritarron bizkarrera sortu eta herritarrok nahieran zigortzeko inposatutako lege injustuak indargabetzeko garaia da.

75. murala Erribera Kaleko horman.

2018-05-13 10:54
Itsasoa aberri hartuta, inpostatutako errege, erlijio eta arau sozialei muzin egitea baino bidai hoberik al da?
 
Erribera kaleko horman egin dugun 74. murala.
2018-05-05 18:08
Gaur berriz ere pentsiodunak kalera aterako dira denon bizitzak hobetzearen alde. Duintasunak ez baitu edade mugarik.
 
Erribera kaleko horman egindako 73. murala.
2018-05-01 17:58
Pertsonak, eta ez negozioa, bizitzaren erdigunean jartzearen alde egunero lanean ari diren horientzat.

72. murala, 2018ko Nazioarteko Langileen Egunean.

2018-04-29 08:46

Matxismoa arazo estrukturala da, bizitzaren arlo guztiak ikutzen dituena, baita "justizia" sistema bera ere. Azken egunetan Iruñeko epaitegietatik argi erakutsi diguten bezala.

71. murala Erribera kaleko horman.

2018-04-24 11:33

Borreroak baditu milaka aurpegi diskoa atera zutela 25 urte betetzen diren honetan, txosnetako bertsio gauean oholtzara igo zen Negu Gorriakek abesti batzuk jo zituen Erribera kaleko hormaren aurrean. Kalea Guztiona Dako kideok Altsasuko gazteen aldeko murala margotzen genuen bitartean.

 

2018-04-22 10:30

Egunotan Espainiako Auzitegi Nazionalean bidegabeki epaitzen ari diren Altsasuko zortzi gazteentzat, eta beren senide eta lagunentzat, gure 70. murala.

2018-04-15 14:41

Larunbat gauean jendetzak parte hartu zuen manifestazio feministan, gauak eta kaleak guztionak direla aldarrikatzeko. Horren aurretik gure ekarpena paratu genuen Erriberako horman, Marlik eta Blowing Soul taldeek ederki girotuta.

Jarraian Baleikek sareratutako bi bideo:

Kalea Guztiona Dak antolatuta, atzo arratsaldean herriko bi talderen kontzertua izan zen Erribera kalean, Euskal Herri... [+]

2018-04-11 12:51

Kalearen erabileraren inguruko eztabaida, bebeku eta zentsuraren bidetik baino, sormenetik jorratzea nahiago dugunez, beste mural-kontzertu bat antolatuko dugu ostiralean (apirilak 13). 19:30etatik aurrera, eta eguraldia lagun, herriko bi talderen doinuez gozatzeko aukera izango dugu: Marlik eta Blowing Soul.

Ostiralean entzungo dugunaren aurrerapena:



2018-04-08 09:50

Ondo pasa santelmoak, umorea galdu gabe!

 

2018-04-06 22:15
Kalea Guztiona Da-ko kide askoren laguna, bihotz handikoa eta Zumaiako artistetan artistenetako bat hil zen pasa den astean. Eta gaur, Joxe Mariri gure omenaldi xumea egin nahi izan diogu. Kalean, gustuko zuen lekuan. Eta bere antzera, inoiz umorea galdu gabe. Adiorik ez, Kanta!
2018-03-24 08:41
Alaitu bizitza eta ez sortu arazoak ez dauden lekuan.
 
Erribera kaleko paretan egindako 66. murala.
2018-03-17 15:56

Erribera kalekoa da Zumaia osoan, eta seguru aski Gipuzkoa osoan, egunero-egunero ezabatzen den horma bakarra. Politikari batek aginduta txukuntasunaren aitzakipean. Bada, eskola publikoaren sarreretako baten dagoen pareta honetan "Te mato!" pintaketa hilabete luzez izan da. Beste itxura alaiago bat eman diogu horma horri.

Hau bezalako hamaika adibide daude Zumaian. Udal gobernuak... [+]

2018-03-13 16:24

 

Mila mila esker eta musu bana Pirritx, Porrotx, Marimotots, Txilipito jauna, Isa bideogilea, Gari teknikaria, Izaskun Forcada dantzari aparta, Zarauzko Txapas eta gurekin batera dantzan, jolasean, abesten... izan zineten herriko ume, gazte, eta ez hain gazte guztiei.

Atzo egoteko aukera izan ez zenutenek, aurrerago ere izango duzue aukera bideoklipa prestatzen dutenean, herrian... [+]

2018-03-08 14:40

64. Muralamugimendufeministaren eskutik

2018-03-08 08:09

Gaur greba eguna da, emakumeok kaleak hartzeko eguna. Herri mugimenduan, literaturan, kulturan, kirolan... esanguratsuak diren 10 emakume kalera atera ditugu Kalea Guztiona Da-ko emakumeok. Gaurko aldarrikapenak merezi duen tamainean.

Lourdes Iriondo eta Janis Joplin abeslari aintzindariak, Maialen Lujabio bertsolari txapelduna, Berta Caceres bizitzaren aldeko borrokalaria, Frida Kahlo... [+]

2018-03-06 12:25

Kalea Guztiona Dako emakumeok ere ez dugu inoren oniritzia behar matxismoaren aurka eta egiazko berdintasunaren aldeko aldarria espazio publikoan zabaltzeko.

Udalak publikoki esan du Kalea Guztiona Dak Zumaiako emakume feministak engainatu dituela grebaren harira egunotan egin dituzten ekimenetan. Alegia, herriko emakumeak ez omen dira gai beren erabakiak bakarrik hartzeko eta beste batek... [+]

2018-03-05 11:46

Emakumeek larunbatean egun argiz eta jai giroan koloreztatutakoa, gauez eta grisez zentsuratzeko agindu du gaur alkate gizonak. Martxoaren 8a ate joka dugula, berdintasunaren bidean "ekarpen paregabea" egin dute Zumaiako agintariek.

Martxoaren 8ko greba feministaren harira, Zumaiako hainbat emakumek mural koloretsua margotu genuen larunbatean, kalean gauean aske ibiltzeko eskubidea... [+]

2018-03-04 15:02

Martxoaren 8ko greba feministaren harira, tren geltokira doan tuneleko hormak margotu ditugu Zumaiako mugimendu feministak eta Kalea Guztiona Dak elkarlanean. Emakumeen borroka ezberdinak adierazten dituzten margoak, bizitzako elementu, irudi, osagarri eta hainbat adierazpenekin jantzi ditugu. Herriko hainbat artistarekin batera, auzolana oinarri, margoketa lanak egiteko herritar batzuk bildu... [+]

2018-02-26 12:48

Martxoaren 8an mundu osoko 150 herrialde baino gehiagotan mugimendu feministek greba antolatu dute. Egun historikoa izango da lehen greba feminista. Bada, Zumaian, grebaren mezu guztiak kaletik zentsuratu ditu, ohi legez, alkateak. Horra gizarte justu baten alde lanean ari direnei egindako ekarpen instituzionala.

Halere, zein alferrikakoa den itsasoari mugak jarri nahi izatea. Gero eta gehiago... [+]

2018-02-25 20:46
Martxoaren 8ko greba feministan Kalea Guztiona Da-ko emakumeok ere planto egingo dugu.
 
62. murala.
2018-02-20 15:03

Aste honetan zabaldu du albistea Euskalerria irratiak: "'Errespetuz jolasten gara' kartelak debekua gaindituko du Burlatan". Hau da, espazio publikoa, kalea, erabiltzean zenbait karrika eta plazetan haurrek zituzten debekuak bertan behera utziko dituzte. Debekuak baino askatasuna eta errespetua azpimarratuz.

Burlatako Udalaren kanpaina

Ez da kasualitatea Burlatan... [+]

2018-02-18 11:38

Ez ditugu errautsak arnastu nahi. Bizitza da handiena!  "Dottore della peste" ekarri dugu 61. muralera.

2018-01-23 09:14

Artista ezezagun batek margotu du Erribera kaleko 60. murala, atzoko egun euritsuan. Milesker adierazpen askatasunaren alde eta zentsura tristeen aurka zuen sormena konpartitzeagatik. Hau irakurtzen baduzue, bejondeizuela!

2018-01-21 08:40

"Me estremecieron mujeres que la historia anotó entre laureles y otras desconocidas gigantes que no hay libro que las aguante. Me han estremecido..." abesten zuen Kubako abeslariak. Gizonkeriaren menpeko historia ofizialak ezabatu dituen emakume handi guztiak gogoan.

2018-01-13 14:49

Motxiladun ume bakarrak izan daitezen hondartzan, eskolan, mendian... aurkituko ditugunak, ez kartzeletan. Joxean Artze gogoan‬

2018-01-09 15:51
EHUko irakasle batzuen lanari esker, Kalea Guztiona Da ekimenari buruzko informazioa Wikipedian dago. Mila esker ekarpenagatik!
 
 
2018-01-03 09:14

Urteko azken egunean egin dugun murala egiteko prozesua 90 segundutan bildu dugu, marroiaren zaleak urtarrilaren 1eko goizaldean  zentsuratzeko prest izanik ere.

2017-12-31 23:12

....Moby Dicken laguntzarekin, Zumaiako Ahab alkatearen obsesioak desagerrarazi aurretik.

 

2017-12-24 15:29

Bi urtez eskatu diogu alkateari debeku tristeak bertan behera utz ditzan eta entzungor egiten jarraitzen duenez, oraingoan argiekin ere saiatu gara ;)

2017-12-23 21:05

J.M Olaizola ‘Txiliku’ zarauztarrak Kalea Guztiona Da-ren egutegia erosteko gomendioa luzatu die Urolako Kostako Hitzako irakurle guztiei artikulu eder honetan.

J.M Olaizola ‘Txiliku’

Urtearen sasoi honetara iristen garenean, urtea amaitzear dagoenean, alegia, beste behin ere ezinbestekoak egiten zaizkigu egutegiak. Behar ditugu, geure bizitza menderatzeko eta... [+]

2017-12-22 15:43

Adierazpen askatasunaz gozatu beharrean, errotik moztea maiteago duten politikariei dedikatuta.

2017-12-15 13:11

Murala margotzen ari garela ez dira gutxi, irribarre txiki batez, paretari trabeska begira geratzen direnak, gure pinturek eta udalaren zentsura marroiak sortu dituzten geruzak zenbatu nahian. Espero dezagun egoera surrealista honek luze ez jotzea, baina hala balitz Paul de Graaf herbeheretarrak erakutsi du balizko emaitza. 30 urtez hainbatetan margotutako pareta barrutik erakutsi du.

[+]