2018-04-16 14:11

Garikoitz Goikoetxea kazetariaren hitzaldia

 

Garikoitz Goikoetxea kazetariak hitzaldia eskaini berri du Euskara Ari Du. Baietz Hernanik kanpainaren barruan. 2016. urtean argitaratu zuen “Euskara irabazteko bidean” liburua oinarri hartuta, hainbat datu, azterketa eta libururako elkarrizketatutako adituen adierazpenak mahaigaineratu zituen, euskara irabazteko gogoetarako.

 

Hitzaldia hamar galderatan egituratu zuen kazetariak, eta galdera bakoitzaren ondoren ideia, iritzi edo datu nagusi batzuk laburbildu.  Honako hauek dira hamar galderak

1. Bidegurutzea, zertan?

2. Eskola, noraino?

3. Demografia: gazteak protagonista?

4. Eta helduak?

5. Eskubideak, non?

6. Euskalgintza, zertan?

7. Lankidetza, nola?

8. Joera ezberdinak, erantzun berak?

9. Aldaketa, aktibaziotik?

10. Prest gaude?

 

Hitzaldi osoa hemen ikusgai:

 

Hernanin euskararen erabilera bultzatu nahi dugun ekimen bat gara.