ARGIA.eus

2018ko apirilaren 27a
Kazetaritza independentea, txikitik eragiten.

Plaza!

SORTU KONTUA
Hernanin euskararen erabilera bultzatu nahi dugun elkarte bat gara.
2018-04-16 14:11

Garikoitz Goikoetxea kazetariaren hitzaldia

 

Garikoitz Goikoetxea kazetariak hitzaldia eskaini berri du Euskara Ari Du. Baietz Hernanik kanpainaren barruan. 2016. urtean argitaratu zuen “Euskara irabazteko bidean” liburua oinarri hartuta, hainbat datu, azterketa eta libururako elkarrizketatutako adituen adierazpenak mahaigaineratu zituen, euskara irabazteko... [+]

2018-04-06 13:03

Euskara ari du Kultur Elkarteak beste hitzaldi bat antolatu du Baietz Hernanik! egitasmoaren baitan, apirilaren 11n, 7etan Biterin.

Oraingoan Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetaria izango dugu gurean. Euskara irabazteko bidean liburuan, ehun eragileren iritziak bildu zituen euskararen inguruko aztergai nagusiak agerian uzteko: ezagutza eta erabileraren arteko jauzia, diskurtsoak, gaur egungo... [+]

2018-04-04 13:01

Otsaileko erronkalarietako bat da Axpi. Ez du erronka erraza aukeratu Axpik, hain zuzen, aitarekin. Harreman estuetan izan ohi da zailena ohitura aldatzea. Dena dela, ari dira, eta pixkanaka, hobetzen ari direla dio pozik. Behin hasita, uste baino errazagoa da. Animatu eta eman izena!

 

2018-03-27 17:32

Manexek ere otsailean heldu zion erronkari. Ikasketak direla eta, Arrasaten bizi da, eta han erderaz izugarri entzuten du. Erderaz hitz egiten zieten horiei euskaraz erantzutea hartu zuen erronkatzat, eta dioenez, gero eta hobeto ari da, gustura. Behin hasita, uste baino errazagoa da, hastea da kontua. #BaietzHernanik

 

2018-03-22 14:52

Petra Elserren esanetan, koloretako Euskal Herria nahi badugu denok jarri behar dugu gure aldetik

 

Pasa den astelehenean Petra Elser, itzultzailea eta Banaiz Bagara Elkarteko zuzendaria izan genuen gurekin Biterin, Euskal Herriaren iruditeria berria sortzeko pista batzuk ematen. Petrak 15 urte daramatza gure artean bizitzen, eta azken hamar urteetan, euskara etorkinekin lantzen aritu... [+]

2018-03-22 11:12

Cristinak otsailean heldu zion erronkari. Idoiarekin hartu zuen, alabaren pelukerarekin. Gaztelaniaz ezagutu omen ziren, baina orain, erronka dela eta, beren harremana euskaraz da. Cristina oso pozik dago, behin jarrita, erronka lor daitekeela esaten du. Jada hurrengoa du buruan.

 

2018-03-14 11:47

Petra Elser Frankfurten jaioa da, baina urteak daramatza Euskal Herrian. Kartzelan ikasi zuen euskaraz, eta behin handik aterata, itzulpengintzan jardun izan da literatura-lanak euskaratik alemanierara itzultzen, besteak beste, Sarrionandiaren “Lagun izoztua”.

Emakumea, ama, langilea, atzerritarra eta euskalduna izatea ez omen zen erraza izan hasieran, baina Euskal Herrian bere... [+]

2018-03-13 15:09

Otsailean erronkarekin hasi zen erronkalarietako bat dugu Patxi. Esan digunaren arabera, oso gustura ari da, eta erronka baliagarri gertatu zaio uste baino jende gehiagok euskaraz ulertzen duela ohartzeko. Zuk aukeratu al duzu zure erronka? Animatu eta eman izena!

2018-03-09 14:01

Euskara ari du Kultur Elkarteak urtebeteko egitasmoa martxan jarri zuenean, berehala ohartu zen egitasmoak abesti bat ere beharko zuela, berezko melodia bat, entzutean hernaniarrei Baietz Hernanik! egitasmoa zuzenean burura etor ziezaien.

Horregatik, Andoni Tolosa Morau eta Maite Larburu hernaniarrekin harremanetan jarri ziren, ekimenerako abesti bat eskatzeko. Bai Andoni, bai Maite eskarmentu... [+]

2018-03-06 15:27

Larunbatean hilabete bete zen Euskara ari du Kultur Elkartearen Baietz Hernanik! egitasmoa abiatu zela. Gauzak horrela, martxoan erronkalari berriak hasiko zirela ospatzeko, ekitaldi txiki bat egin zuten Biteriren aurrean, aholku- eta gogoeta-saioen hitzordua baliatuz.

Saioen ondoren, Iraulio Panttalone bertso-eskolako Estitxu Agirre eta Iker Ormazabal bertsolari gazteek euskararen aldeko... [+]

2018-02-28 21:55

Martxoaren 3an, datorren larunbatean, hilabete egingo da Baietz Hernanik! urtebeteko egitasmoa abiatu zela, eta egun horretarako ere zerbait berezia prestatzen ari dira Euskara ari du Kultur Elkartekoak.

Biteriren aurrean beste bi banderatxo-zerrendarekin esnatu ginen astearte goizean. Euskara ari dukoek jarri zituzten larunbateko aholku- eta gogoeta-saioen ondorengo ekitaldirako. Banan-banan... [+]