2018-06-04 11:56
Wind Energy Casting Fundiciones Agurainen (Araba) dago, eta 148 langile ditu, 7 ELA-ordezkari eta 2 LAB-ordezkari. Langileek greba mugagabe bati ekin diote, enpresa-hitzarmena berritzeko eskatuz.

 

Aipaturiko enpresa WEC TALDEArena da, eta Euskal Herrian zenbait lantoki ditu, non pieza eolikoen galdaketan, mekanizazioan eta akaberan aritzen diren. Gaur, ekainak 4, Aguraingo lantokian greba mugagabean hasi dira langileak.

Zuzendaritzarekin zenbait bilera egin arren, eta azken bi urteotan mozkin ugariak lortu badira ere, enpresaren eskaintza askoz beherago dago langileen usteen mailatik. Beraz, langileek greba egitea erabaki dute batzarrean, 106 boto alde eta 11 aurka emanda.

Plazaratu dituzten eskakizunak hauexek dira: soldatak igotzea, lanaldia laburtzea, kategoriak berraztertzea... eta lan-segurtasun eta osasunean jarraipen eta kontrol zorrotzagoak egitea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.