2018-05-25 12:39
ELA, LAB eta STEILASek elkarretaratzea egin dute Bilboko Ingenieritza Eskolaren aurrean, maiatzaren 21ean bertan gertaturiko lan istripua salatzeko. Egun koma egoeran dago irakaslea, egungo araudia betetzen ez duen eskailera batetik erortzeagatik. Are gehiago, eskailera horietan jada istripu gehiago egon ziren 2015ean, eta UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuak exijitutako neurri zuzentzaileak ez dira oraindik gauzatu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.