2018-06-04 09:26
ELAk, Lanaren Nazioarteko 107. Konferentzian parte hartzen ari diren beste hainbat sindikaturekin batera, Lula presidente ohiari elkartasuna adierazteko “Lula presidente ohiaren askapenerako nazioarteko langileen elkartasun ekitaldian” parte hartu zuen Ginebran.

CSB, CTB, CUT Brasil, Força Sindical, Nova Central eta UGT sindikatu brasildarrek elkarrekin antolatutako ekitaldi honetan Lularen abokatuak, Valeska Teixeira, presidente ohiaren prozesuan egon diren irregulartasunei buruz hitz egin zuen. Beste aldetik, hainbat sindikatuetako ordezkarik Lularekin eta Brasilen bizi den jazarpenarekin elkartasuneko hitzak izan zituzten.

Ekitaldi hau gobernu brasildarraren jokaera zalantzan jartzen ari den une baten egin da. Izan ere, Temerren lan erreformaren aurka sindikatu brasildarrek egindako salaketen ondorioz, Brasil OITaren hitzarmenen urraketen 24 kasu larrienen zerrendan sartu da.

Michel Temer (MDB-SP) presidente kolpista eta ez legitimoaren lan erreformak eskubideak deuseztatzen ditu eta iruzurrezko kontratazio motak legalizatu ditu. Honek Brasil OITaren hitzarmenen eta gomendioen urraketen 24 kasu larrienen zerrendan sartzen. Erabakiaren berri asteartean eman zen OITaren Lanaren Nazioarteko 107. Konferentzian, Ginebran.

OITaren “zerrenda motzean” sartzean Brasil OITaren Arau Aplikazio Komisioaren azterketa sakon bat jason beharko du. Honek, gobernua Brasilek sinatutako hitzarmenen urraketaren inguruko azalpenak ematera behartuko du eta nazioarteko omen-galtzea suposatzen du. Beste aldetik, Brasil “zerrenda zikinean” sartzea gobernuak lan erreforma berrikustera bultzatzeko aukera bat izan daiteke.

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.