2018-03-16 15:50

Foro honetako ekintza guztietan oso presente egon ziren atzokoan Marielle Francori omenaldiak. Adibidez, legalitate itxuraz emandako estatu kolpe baten ondorioz kargugabetutako Dilma Rousseff Foroan izan zen. Dilma Rousseffek adierazi zuenez, Marielle Francoren erailketa Brasilen demokraziaren kontra egindako eraso berri bat da.

ELAk atzo parte hartze berezia izan zuen Foroan. Gizarte politen arduradun Mikel Novalek zorraren inguruko hitzaldia eman zuen. Novalek ere gogoan izan zuen Marielle Franco bere hitzaldian.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.