2018-01-30 10:39

PESALUReko (Bizkaibus-eko enpresetariko bat) Langileek enpresa batzordearen eta prebentzio delegatuen bidez, gizarteari gure kexka eta gaitzespena transmititu nahi diogu, pasadan astean gure lankide batek jasotako irain eta eraso fisikoen ondorioz, honako hau, azken boladan jasotako beste egoera batzuei geitzen dena.

Eraso fisikoak, irainak eta mehatxuak era ziklikoan errepikatzen dira, baina urtarrilaren 26an 3917 linean gertatutakoak ,enpresa batzordeari gizarteari salaketa zabaltzera eraman gaitu.

Argi dago salaketa sozial eta sindikalaren bidez, aldi baterako, gatazkak arindu

daitezkeela.

Enpresa-Batzordetik egoera hau salatu nahi dugu, eta dei egiten dugu, arazo larri honi, konponbideak bilatzeko, bai enpresako arduradunei baita erakunde publikoen arduradunei, egoera larri honi konponbidea lortzeko.

Uste dugu arazo hau estrukturala dela eta ez lantzean behin gertatzen dena, hori dela eta ezarritako protokolo eta ezarritako neurriekin jarraitu behar dugu, honelako gertaerak berriro gerta ez daitezen

Langile guztiei profesionaltasuna eta lasaitasuna eskatzen dizuegu, eta ideiak eta

aportazioak egitea ere, hauetatik irtengo dira neurri eta soluzioak irain mehatxu eta eraso hauek ekiditeko era.

Gizarteari, kolaborazioa eskatzen diogu eta errespetua erakusten jarrai dezatela gure lankideei, BizkaiBus erabiltzen duten % 99ak egiten duen bezala. Ezin dugu baimendu gutxiengo batzuen jokaerak, gehiengo baten jokaera zuzena lausotzea.

Enpresa batzordetik lanean jardungo dugu honelako gertaerak berriro gerta ez dadin:

- alde batetik orain arte jasotako erasoak analizatu, honela neurriak artzeko, neurri prebentiboak, giza baliabideak eta ekonomikoak, eta posiblezko soluzioak.

- beste aldetik gizarteari salaketa publikoa egiten

- eta azkenik, ahal ditugun anbitoetan gizalegetasuna zabalduz, badakigulako arazo hau estrukturala dela eta horretxegatik sentsibilizazioa eta gizarteari hezitzeko, zutabeetatik hazi behar gara.

Horrexegaitik elkarteratzera dei egiten dugu, hurrengo ekainaren 19an Bizkaiko

Diputazioaren egoitza naguziaren aurrean, otsailaren 2an goizeko 10.30etan.

Irain, mehatxu eta erasoak ez dira soluzio, errespetuko eta kolaborazioko bide irmoa ezar dezagun guztien artean.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.