2018-04-20 13:21

Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioak (FVEM) bere eskaintza zehaztu du:

* 2018rako %1,6ko soldata igoera proposatzen du, eta Estatuko KPI 2019rako. 2012tik 2017ra ez dago

inongo eguneratzerik soldatetan

* 2 urteko ultraaktibitatea

* Malgutasun kasuetan, enpresarioei botere gehiago

* Laneko bajetan mugapenak

ELAren iritziz eskaintza oso kaskarra da, honako arrazoiengatik:

  • Soldatetan eskaintza oso urrun dago gure helburuetatik, eta gainera soldatak ez dira eguneratzen 2012tik 2017ra

  • Ez da jasotzen Lan Erreformak ezarri zuen alde bakarreko inaplikaziotik babesteko klausularik.

  • Azpisektore batzutan enplegu egonkorra bermatuko lukeen subrogazioa baztertzen du.

  • Lanaldia murrizteko aukera oro ukatzen du.

  • Ez dago gure aldarrikapenetan eskatzen genuen hobekuntza sozial batik ere.

Gainera, patronalaren eskaintza erregresiboa da zeren:

* Ultraaktibitatea 2 urtera mugatzen du. Gogoratu beharra dago aurreko hitzarmenean ultraaktibitatea mugagabea zela.

* Malgutasun eta bajen kasutan elementu atzerakoiak planteatu dira.

Ondorioz, eskaintza ez da onargarria, noiz eta sektorean fakturazioa eta etekinak puztuta daudenean; hala adierazi zuen FVEMen lehendakariak orain dela hilabete gutxi eman zuen prentsaurrekoan.

Azkenik, ELAtikk berriro ere gogoratu dugu Hitzarmen hau gutxiengoan ez sinatzeko beharra

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.