2018-01-17 09:29

Beste behingoz, Osakidetzaren negoziaziorako borondate eza salatu behar dugu. Bere jarrerarekin, espedientea bete nahi du soilik baina ez dauka Mahai Sektorialean benetazko negoziazio bat gauzatzeko borondaterik.

Negoziazio faltsu horren antzezpen batean, SATSEk, SMEk eta UGTk, 2016-2017 EPEaren inguruko Akordio bat sinatu dute non lanpostuen aukeraketarako, esleipenerako eta prozeduraren garapenerako irizpideak ezartzen diren. Akordio horretako testua atzo bertan helarazi ziguten eta bere edukia ez da negoziatu Mahaian. Hori horrela izanda ere, esandako sindikatuek, sinatu egin dute.

Gogorarazi behar dugu EPE honek ez duela Osakidetzan daukagun behin-behinekotasunaren arazo larria konpontzen. EPE honen ostean, behin-behinekotasun tasa %37,8koa izango da.

Era berean, SMEk, beste Akordio bat sinatu egin du. Kasu honetan, mediku eta teknikariei beraien zerbitzu aktiboa luzatzeko aukera ematen die 68 urte dituzten arte. Honen inguruan esan behar dugu, honekin, Osakidetza adabakiak jartzen dabiltzala, egunero sortzen diren beharrei aurre egiteko mediku nahikorik ez dauden heinean, are gutxiago aparteko egoerei aurre egiteko.

Beste behingoz, Osakidetzari exijitzen diogu, behin-behineko enplegua kontsolidatzeko prozedura bat martxan jarri dezan, baita plantillak gaztetzeko prozedura bat ere, hori lortzeko, erretiroa bultzatzeko neurrien inguruan martxan jarritako murrizketen errebersioa ezinbestekoa delarik.

Eskatzen diogu ere funtsezko gaiak jorratuko dituen negoziazio prosezu bat ireki dezan: plantillaren dimentsioa eta lan kargak; murrizketen errebertsioa eta eros ahalmenaren berreskurapena; eta arreta kalitatea.



 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.