2018-07-03 14:05
Sindikatuak salatu duenez, toki-administrazioan lan egiten dutenak kontuan hartu gabe gauzatzen ari da prozesua. Gehitu duenez, prozesu hori baliatu beharko litzateke toki-administrazioko "behin-behinekotasunaren tasa onartezina jaisteko", eta kalitatezko zerbitzu publikoen alde egiteko.

Administrazio Publikoetako Mahai Orokorraren bileran lege-proiektu bat aurkeztu zaie sindikatuei, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako. Alde horretatik, ELAk salatu du toki-administrazioko langileen bizkar gauzatzen ari dela; eta, hori dela-eta, oraingo egoera informaziorik eta ziurtasunik gabeko egoera dela baieztatu daiteke.

Horregatik, ELAk Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuarigaldatzen die toki-maparen erreformaren bitartez enplegurik ez suntsitzea; baita lan-baldintzak ez okertzea ere. ELAren iritziz, prozesu horretaz baliatu beharko ginateke toki-administrazioetako enplegua finkatzeko, eta, horrela, behin-behinekotasun tasa txikitzeko. Puntu honetan oroitu beharrekoa da Kontuen Ganberak bere 2016ko txosten batean adierazi zuena toki-administrazioko behin-behinekotasunari buruz (Berriozarren %52ko tasa zegoen, Tafallan %59koa, Eguesen %63koa, Burlatan %67koa...). Orobat, prozesu horretan aintzat hartu behar den bertze gai bat kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko apustua da.

Azkenik, ELAk dei egiten die toki-administrazioetako langile guztiei lanpostuen eta lan-baldintzen alde egin dezaten. 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.