2018-06-25 18:24
UGTek eta CCOOek Metalean sinatutako aurrekoardioarekin ez da bermatzen sinatutako edukia aplikatuko denik, ez da azkenengo urteetan galdutako erosmen ahalmena berreskuratzen, azpikontrateko subrogazioa ez da jasotzen eta genero berdintasunean ez du aurrerapausorik suposatzen. Zoritxarrez aukera berri bat galdu da hitzarmen duina lortzeko, batez ere sinatutakoa aplikatuko denik

Ekainaren 25ean, metalgintzaren hitzarmenari buruzko bileraren ondoren, UGT eta CCOOek onartu dute patronalaren akordio proposamena. Akordio honetan metalgintzako langileentzat funtsezkoak diren gaiak negoziaziotik kanpo utzi dira, besteak beste, ultraktibitate mugagabea, inaplikazio klausulak, benetako soldata igoerak, jardunaldien murrizketak, kontziliazio neurriak, atzerrian eta erkidegotik kanpoko lan baldintzen hobekuntza... Sinatzaileek eurek hasiera batean aldarrikatutako gaiak dira, gainera.

Sinadura honekin, UGT eta CCOOek berriz ere patronalari ateak ireki dizkiote lan egutegiaren desregulazioan malgutasun handiagoa ahalbidetuz; urteko jardunaldiaren erreferentzia galdu eta enpresari bidea irekitzen dio urteko jardunaldia 16 orduz igotzeko.

Gainera, aurreakordio honekin, UGT-CCOO eta patronalak Nafarroan sinatutako hitzarmen guztiekin negoziazio kolektiboa eduki gabe uzten ari dira. Guk egin genuen Negoziazio Kolektiboaren estrukturaren proposamena baztertzen dute, noiz lehentasuna ematen dio Metaleko hitzarmen kolektiboari enpresa edo estatuan negoziatzen duten hitzarmen aurretik.

Azkeneko erreforma laboralak ekarri zituen puntu erregresiboak ez dira atzera botatzen, ez dira inaplikazioa eragingo duten soldata beherapenak gelditzen edo soldata arloan eraldaketak ekiditen.

ELAn uste dugu enpleguaren egonkortasuna eta kalitatea ez direla bermatzen eta sektorearen arazo larri asko kanpoan gelditzen direla. Hau da, azpikontratek beren baldintzak bermatuko lituzkeen subrogaziorik gabe jarraitzen dute eta ez dago kontratazioan edo lanpostuetan genero berdintasuna bermatuko duen benetako neurririk.

Aurre balorazioa negatiboa da, baina sindikatu sinatzaile eta patronalak adostu duten testua bidal diezaguten esperoan gaude, goizean ukatu egin digute, balorazio zehatzagoa egin ahal izateko eta gure erabakia hartzeko. Momentuz, delegatu guztiak ekainaren 29an, goizeko 10etan Kondestablen, egingo dugun balorazio asanbladara joatera animatzen ditugu.



 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.