2018-02-20 12:18

LAB - STEILAS - AFAPNA - CCOO - ANPE - ELA - UGT sindikatuen oharra

Hezkuntzako Mahai Sektorialean parte hartzen dugun sindikatuok, LAB, STEILAS, AFAPNA, CCOO, ANPE, ELA eta UGT, gure suminduraadierazi nahi dugu, Hezkuntza Departamentuak modu aldebakarrean negoziazioak hautsi dituelako. Negoziazio hauen helburua hezkuntza kalitatea hobetuko lukeen ituna erdiestea zen. Ia urtebete eman dugu ekarpenen prozesu neketsu batean, 2017ko martxotik hain zuzen ere, itunaren dokumentua osatzeko asmoz. Bide batez, Kontseilariak berak iragarri zuen une horretan hasten zela egiazko negoziazioa.

Gure harridurarako, negoziazio errealaren bigarren saioa hasi baino lehen, Departamentuak prozesua hautsi du esanez ezin duela hitzeman murrizketekin bukatuko duela legealdia amaitu baino lehen. Kostu ekonomiko txikiko neurriak bakarrik hartuko dira. Erabaki honek zer dakar; Gobernuak ez duela beteko hitzarmen programatikoa. Izan ere, bertan esaten da murrizketak bukatuko direla legealdi honetan.

Horregatik, berehalako bilera eskatu dugu Uxue Barkosekin. Mahai sektorialean ordezkatuta gauden erakundeok mobilizazioetan hasiko gara Gobernuari eskatzeko bere konpromisoak bete ditzala eta murrizketekin buka ditzala.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.