2018-02-01 10:16

 

Isun hori ezarri aitzin, Nafarroako Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzak gaitzetsi egin ditu enpresaren alegazioak, eta emandako txostenean honela dio: “alegazioak gaitzetsi behar dira, eta aktari eutsi behar zaio puntu guztietan”. Horren aurka gora jotzeko helegitea aurkez daiteke.

ISPLNk, istripua erraztu zuten arrazoien inguruan, emandako txosten teknikoan Sima Brakesi egozten zaio erantzukizuna, arriskuen prebentzioaren arloko gabeziak eta jokabide okerrak zirela-eta. Txostenean honela zehazten dira enpresaren ardurak eta erantzukizunak:

  • Lanaren diseinua eta jarraibideak nahasgarriak eta/edo urriegiak” direla.

  • Istripua jasan duen langileak lan egiteko prozedura desegokia eta segurantzagabea” zela.

  • Lanpostuarekin loturiko arriskuen identifikazioa eta ebaluazioa akastunak edo marketsak zirela, eta proposaturiko neurriak eskasak”.

  • Arriskuen eta prebentzio-neurrien gaineko prestakuntza eta informazioa akastunak edo urriegiak zirela; zeren haien oinarrian zeuden diseinua, jarraibideak, arrisku-ebaluazioa eta prebentzio-neurrien proposamena akastunak edo urriegiak baitziren”.

ELAk salatzen du, heriozko istripu hura gertatu zenetik hona ia urte eta erdi iragan arren, Sigma Brakes enpresan ez dela deus aldatu arriskuen prebentzioaren arloan. Zuzendaritzak bere horretan darrai, jarrera arduragabe eta gaitzesgarri batez, langileen segurtasunari eta osasunari lehentasuna eman nahi gabe.

Gainera, pertsona baten heriotza eta guzti, isuna 20.000 €-koa baino ez bada, enpresariei mezu arriskutsua bidaltzen zaiela iruditzen zaigu; izan ere, norbaitek pentsa lezake merkeagoa dela isunak ordaintzea, langileen osasunaren prebentzioan eta babesean inbertitzea baino.

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.