2018-06-01 11:47
ELAk, sektorean gehiengo osoa izanik, eta CECOBIk bi hitzarmen sinatu ditugu gaur, ekainak 1, Metal Merkataritzaren eta Altzari Merkataritzaren sektoreetan. Hitzarmen horiek Metaleko 8.500 langile eta Altzariko 900 langile hartuko dituzte eraginpean. Bi hitzarmenek lan-erreformatik blindatuko dituzte aipaturiko sektoreak, eta hobekuntza nabariak eskainiko dizkiete langileei. Azken akordioa 2009koa zen.

Hona hemen puntu nagusiak:

Indarraldia: 2009 urtarrila – 2019 abendua.

Aurrera-eragina: mugagabea.

Soldata-igoerak (Metal Merkataritza)

2009/2016 aldia:

  • 2009/2014: %0,10 urte bakoitzean.

  • 2015: %0,50.

  • 2016: %1.

2017: %2,20.

2018: %3,70.

2019: %1,75, eta KPI handiago batekin, KPIren bermea.

Hitzarmena salbuestea: blindaje-klausula Orpricce-ren aurrean.

Soldata-igoerak (Altzari Merkataritza)

2009/2016 aldia:

%0,10 urte bakoitzean.

2017: %1,44.

2018: %0,99.

2019: KPIren %90.

Antzinatasuna:

Laurtekoak mantenduko dira, baina haien kalkulua egiteko, 2014ko taulak hartuko dira kontuan Metal Merkataritzaren kasuan, eta 2016ko taulak Altzari Merkataritzarenean.

Langileek dagozkien atzerakinak jasoko dituzte, salbuespen honekin: enpresan bi urtetan galerak izan, diru-sarrerak gutxitu edo plantilla murriztu baldin bada; orduan langileek fidelizazio-ordainsari bat jasoko dute, 2008ko soldataren hileko baten %85aren parekoa, Altzari Merkataritzaren kasuan; eta ordainsari bat eta erdi, Metal Merkataritzaren kasuan.

 

Bilbon, 2018ko ekainaren 1a

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.