2018-02-06 12:40

10 urte beteko dira aurki azken lan hitzarmena sinatu zenetik. Egoera honek egunerokotasunean eragin handia daukala azaldu dute gaur goizean Bilbon sindikatuetako ordezkariek. Orain urte batzuk ikastetxeetan ia ez zeuden figurak, Hezkuntza Laguntzarako Espezialistak eta Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko irakasleak, gaur oso zabalduta daudela eta badintza prekarioetan lan egiten dutela salatu dute. Bestalde, 2009ko lansari taulak oraindik ez dira eguneratu eta %13,6ko eroste ahalmenaren galera eragin diete alor honetako langileei.

Sindikatuok azaldu dute 2010ean Kristau Eskola eta AICErekin izandako negoziazioak eta 36 Hitzarmen Mahai bileretan patronalen borondate falta nabarmendu dutela.

Mobilizazioekin jarraitzeko asmoa agertu dute eta otsailaren 22rako, arratsaldeko 19etan, manifestazioa deitu dute Bilbon.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.