2018-06-12 17:26
Ekainaren 11 eta 12an Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzako langileek sei orduko lanuzteak egin dituzte. Langileek sektorean dagoen prekarizazioa eta hitzarmenaren berriztatze eza ( 2016tik ez dago hitzarmenik) salatu dute. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua titulartasun publikoko zerbitzu bat da, udaletxekoa zehazki, eta hauek dira batez ere lehiaketa publikoen bitartez gestio pribatuaren eredua bultzatu dutenak, oinarrizko zerbitzu hau enpresen esku utziz.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.