2018-02-26 17:28

Agerraldiaren hasieran talde parlamentarioei Urko Apaolaza kazetariak idatzitako Zuloan liburu bana eman zaie; bertan azaltzen da Abiadura Handiko Trenaren lanetan dagoen egoera soziolaborala.

Agerraldian salatu da eraikuntzako lan hitzarmenak sistemaz urratzen direla, eta horrek herrilanetan eta eraikuntza pribatuetan esplotazioa eragiten duela. Halere, xeheago azaldu dira ere Eusko Jaurlaritzaren ardura maila desberdinak, berak esleitzen dituen herrilanetan zein beste euskal administrazioek esleitzen dituztenetan.

ELAk hainbat proposamen egin du, gauzatu litezkeenak borondate politikorik balego. Haatik, duela bi urte ELAk bultzatu zuen HLEari 110.000 herritarrek babesa eman zioten, baina Eusko Jaurlaritzak guztiz hustu zuen; agerian geratu zen gobernu honek prekarietatearen arazo orokorrari ez diola ekin nahi, ezta eraikuntzan gertatzen den esplotazioari ere.

Halaber, sindikatuak eskatu du inpunitatearen gurpila hautsi beharra dagoela, horregatik lan hitzarmenak behin eta berriz urratzen baitira; horren ardura dutenak, eraikuntzako enpresa handiak, administrazioak eta Lan Ikuskaritza. Patronalari legea betetzea baino merkeagoa gertatzen bazaio legea urratzea arazo horrek ez du irtenbiderik izango.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.