2018-05-10 16:08
ELAren ustez, irakaskuntza publikoko sindikatuen aldarrikapenak behar bezala jasotzen ez dituen proposamen baten bueltan eseri eta mobilizazioaren bidea alboratzea akats larria da.

Jaurlaritzaren azken proposamenak (maiatzaren 4koak) gure aldarrikapen batzuei soilik erantzuten die, modu partzialean gainera, eta funtsezkoak diren edukiak lotu gabe utzi eta etorkizuneko batzordeetara desbideratu nahi ditu; hau da Jaurlaritzaren proposamenak duen norabidea. Ariketa honekin, mobilizazioa indargabetu eta azken zazpi urteetako dinamikara itzultzeko saiakera garbia ikusten dugu Jaurlaritzaren aldetik: hezkuntzako langileok Jaurlaritzak ezarritako murrizketak pairatzen ditugun bitartean, sindikatuak benetako edukirik gabeko bilera eta batzordeetan endredatuta edukitzea.

Hau guztia kontuan hartuta eta langileek mobilizazioei emandako babesa ikusita, ELAk gure aldarrikapenek erantzun osoagoa, zehatzagoa eta lotuagoa izan dezaten mobilizazioarekin jarraitu beharra ikusten du.

ELAren ustez klabea izan daitekeen une honetan, gure aldarrikapenak behar bezala jasotzen ez dituen dokumentuaren bueltan eseri eta hainbeste kostata abian jarri dugun eta benetako edukiak mahai gainean jartzeko eraginkor ikusi den bide bakarra, mobilizazioarena alegia, desaktibatzea akats larria da.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.