2018-06-08 12:24
ELAk ondo deritzo akordioari. Halere, esan beharra dago negoziazio-prozesua hasi zenean zuzendaritzak lana kanpora eramateko mehatxua bota zuela. Bellotako langileek, ordea, tinko erantzunda patronalaren xantaiari aurre egin diote; enpresaren helburu bakarra lan baldintzak prekarizatzea zen.

 

Bellotako langileen asanbleak berretsi egin du, aldeko 181 eta aurkako 67 botorekin, enpresako lan-hitzarmena 2018-21 epealdirako berritzeko akordioa. Hauek dira eduki nagusiak:

- Hitzarmenak irauten duen artean urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da. 35 orduko astearekin, beraz, lana banatzea eta enplegua sortzea posible egiten da.

- Enpresa hitzarmen honetan lan erreformaren aurkako blindajea jaso da: ultraaktibitate mugagabea eta enpresak edukiak ez aplikatzeko erabakia ekiditen duen klausula.

- Soldata igoera lehen bi urteetan KPI adinakoa izango da; 2020an KPI+%0,50ekoa, eta 2021ean KPI+%0,75ekoa. Plusen igoera lehen hiru urteetan %10etik gorakoa izango da; 2021ean soldatak adina igoko dira, hots, KPI+%0,75.

- Berdintasun plana eguneratzeko konpromisoa hartzen da. 2018rako errelebo kontratua, zeinak 40 langileri eragingo dien. Errelebistetatik gutxienez %75a finkoa izatera pasadko da. Lehenengo aldiz ezarri da aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeko beharra.

- Antzinatasuna lehennego aldiz jaso da Bellotako tauletan.

- Ordu-poltsaren malgutasuna mugatu egin da.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.