2018-05-09 18:20
ELAtik jakinarazi nahi dizuegu, gaurko Gipuzkoako hoteletako hitzarmen kolektiboa negoziatzen dabilen negoziazio mahaian ez dela aurrerapausorik eman, eta, ondorioz, maiatzaren 23, 24 eta 25eko greba deialdiarekin aurrera jarraitzen dugula.

Sindikatuok eta patronalak izan dugun bileran ez da inongo aurrerapausorik eman. Patronalak ez du inongo proposamen berririk jarri mahai gainean. Gauzak horrela, sindikatuok maiatzaren 23, 24 eta 25erako deituta dugun greba deialdiarekin aurrera jarraitzen dugu. 

Patronalak externalizazioaren erregularizaziorako egindako proposamenak ez ditu sindikatuok egiten ditugun proposameneko puntu guztiak betetzen. Soldata igoerari dagokionean, patronalak egindako proposamena oso pobrea da, eta sindikatuok egindakoengandik oso urruti dago. Patronalak egindako proposamenak (2017: KPI + 0.5; 2018: KPI+ 0.25 eta 2019: KPI) ez du langileek azken urteetan galdutako erosahalmen galera berreskuratzeko aukerarik ematen eta sindikatuok eskatzen dugunetik oso urrun dago ( 2017:2018:2019:KPI+ 1.5).

Bilera bukatzean, ez da beste bilerarik hitzartu.

Hori dela eta, mobiliazioekin jarraituko dugu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.