2018-04-09 17:59

Gogorarazi ere, gaur egungo egoera oso bestelakoa dela orain dela urte batzuk geneukan egoerarekin alderatuta. Izan ere, hazkunde ekonomikoak eraikuntzaren sektorean ere badu eragina, hortaz, obra publikoa zein pribatua nabarmenki aktibatu da.

Ez da gauza bera gertatu, ordea, sektore honetako langileen lan baldintzekin, kasurik onenean, 2009.urtetik soldatak izoztuta baitituzte beharginek. Hau da, 10 urte daramatzagu eros ahalmena etengabe galtzen.

Azken urteotan gogor egin dugu lan sektore honetako lan baldintza kaxkarrak arintzeko, horretarako, Hitzarmena defendatuz eta betearaziz. Bada garaia geurea berreskuratzeko; hitzarmena berritu nahi dugu, edukiz bete, betiere, langileei baldintza duinak bermatzeko.

Gauzak horrela, eta edukietan sakontzeko asmoz, datorren mahai negoziatzailea apirilaren 20an izango da. Zentzu horretan, patronalari exijitzen diogu erantzukizunez joka dezala eta aurkeztu dezala sektoreko lan baldintzak hobetuko dituen proposamen bat, egungo prekarietatea eta iruzurra alboratuz.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.